Hasiera

Pertsona bat ezagutzerako orduan, ez dugu bera den bezala tratatzen, guk antzeman dugun ikuspuntuarekin baizik.

Pertzepzio soziala: Lehengo inpresioa hartzen dugu pertsona horrengan , eta inpresio hori kontuan izanda, pertsona hori epaituko dugu. Ingurumari erreparatu behar diogu, giroa kontuan izanda ez da beti era berdinean jokatuko.

Lehengo inpresioan gai gara pertsona hori talde edo kategoria batean sartzeko edo sailkatzeko. Kontuan hartzen dugu bere sexua, adina, rolak, lanbidea, itxura ... eta gure kabuz ondorioztatu egiten dugu ea jatorra den, argia ...

external image aschpipeforweb.jpgSolomon Asch psikologoa lehengo inpresioei buruzko ikerketa bat egin zuen.

Bi zerrenda egin zituen (A eta B) bertan pertsonen hainbat ezaugarri idatzi zituen.

A zerrenda: buruargia, langilea, oldarkor, kritikoa, temaz, bekaiztua.

B zerrenda: bekaiztua, temaz, kritikoa, oldarkor, langilea, buruargia.

Gero ikerketan parte hartu zutenek, bi pertsona haien lehengo inpresioa eman behar zuten.

Esan zuten A zerrendako pertsona zoriontsua zela, lagunkoi ... eta B zerendakoa ez zela izango pertsona zoriontsua etab. Eta azken batean zerrendak berdinak ziren, soilik ezaugarriak lekuz aldatzen ziren.


Lehentasun akatsa: Kasu hau ematen da adibidez pertsona bat ezagutzen dugunean haserretuta. Lehentasuna izango dugu esateko pertsona hori oso serioa dela.

Halo efektua: Pertsona baten ezaugarriak ezagutzen baditugu, imaginatzen dugu nolakoa den. Hau da, neska polit bat ezagutuz gero, pentsatzen dugu jatorra, jakintsua ... dela.

Nortasun inplizitua: Judizio sozialak egiten ditugu. Hau da ez dugu pentsatuko abokatu bat eta mekanikari bat berdinak izango direnik, nortasunari begiratuz.

Irudimenezko korrelazioa: Antzematen dugu pertsona baten nortasuna, beste puntu batzuk kontuan izanda. Adibidez emakume bat ezagutzean, eta hilerokoa izanda.

http://academic.uprm.edu/~eddiem/psic3002/id65.htm